2014(e)ko azaroaren 9(a), igandea

Le Teich

Le Teich, parke ornitologikoa

Nahiz eta parkean sartzearren ia zortzi euro ordaindu (SEO elkarteko bazkidea bazara beherapentxo bat egingo dizute), merezi du haraino joateak, Donostiatik bi ordu eta erdiko bidaia egin behar da. Hegaztiak ikusiko ditugula zihurtatuta daukagu eta asko behatokitik oso gertu argazki oso onak nahi adina egiteko, horregatik bakarrik edonori gomendatuko nioke parke hau bisitatzea. Hogei behatoki jarrita dituzte leku aproposetan eta nola frantsesak oso isilak izan ohi diren, txorien munduetaz asko eta lasaitasunez disfrutatu dezakegu.

Parkean sartzeko, aipatu dudan bezala, ordaindu behar da eta horrek jende gutxiago egoteak dakar. Parke osoari buelta emateko erraz bi ordu beharrezkoak dira, baina behatokietan hogei minutu - ordu erdi gutxienez patxadaz ibiltzea gustatukoa baduzu eraman ezazu ogitarteko edo hamaiketakoren bat ze egun osoa pasatzea ez litzateke arritzekoa izango. Era berean gomendatuko nizuke noizbehinka erlojuari so egitea ze parkearen itxiera orduarekin nahiko zorrotzak direnez bertatik atera ezinean egoteko arriskua dago.  

Nola iritsi hara?

Baiona bordeaux A-63 autopistatik joanda 22.irteera hartu Arcachon herriruntz, A-660 autopista, handik kilometro gutxira 3. irteera hartuko dugu, Le Teich adierazitako irteeran. 22. irteerako kartelan "Le Teich park ornitologike" hitzekin seinalatuta ikusiko dugu. Behin Le Teich herria zeharkatuz eta trenbide pasabide bat pasa eta gero berehala iritsiko gara parke ornitologikoaren aparkalekua portu baten aldamenean.

Bertan egindako argazki batzuk:

Istingorra

Basahatea

egabehera


Mokozabala


Hankaluzea

Martin arrantzalea



Murgilari handia



Antzarak

Zikoina txuria




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina