2014(e)ko azaroaren 8(a), larunbata

Plaiaundiko parke ekologikoa

Plaiaundiko parke ekologikoa

Esan dezakegu Txingudiko badia eta zehazki Plaiaundiko parke ekologiakoa hegaztiak ikusteko Gipuzkoako lekurik aproposena dela, ezin hobeto kokatuta baitago hegaztien migrazioen bidean. Pirinioetako hesia saiezteko txori mota askok hegoalderako zein iparralderako norantzan bide hau hartzen dute. Parke bisitatzeko garairik aproposenak irailetik azarora eta martxotik maiatzera doazen denboraldiak dira. Alabaina edozein momentu ona izan daiteke hegaztietaz disfrutatzeko.

Parque ekológico de Plaiaundi

Podemos decir que la bahía de Txingudi y más concretamente el parque ecológico de Plaiaundi es lugar más idóneo para ver aves acuáticas, ya que esta situada en un punto estratégico en la migración de éstas. Para evitar la barrera pirenaica tanto en la migración postnupcial y prenupcial toman este paso. Los meses más idóneos para hacer una visita al parque son los que van de septiembre a noviembre y de marzo a mayo. De todas formas cualquier época es buena para disfrutar de las aves.

Nola iritsi hara?

Donostia- Frantzia elkartzen duen GI-636 errepidetik autoarekin joanda Irun hiria inguratzen duen tartean eta Hondarribiko irteera pasa eta berehala Plaiaundi parke ekologikora joateko kartel marroi handi batekin topo egingo dugu, kontrako norantzan ere halako bat ere badago. Nahiko ondo seinalatuta dagoenez ez dago galtzeko arriskurik. Segituan aurkituko ditugu autoa lagatzeko aparkaleku handi xamar bat eta horren ondoan interpretazio zentroa. Kontuz aparkalekuaren ordutegiarekin, udan arratsaldeko 19:00retan eta neguan 18:00retan ixten dute eta, beraz gomendagarria izan daiteke aparkalekutik at lagatzea autoa. Behatokiak goizeko 10:00tan irekitzen dituzte eta iluntze aldera arte zabalik daude. Hala ere, ordutegi horietatik ere kanpo Itsasberriko inguruan eta ur-gezako paduran hegaztiak ikus daitezke.



Urte osoan zehar ikus daitezkeen hegazti batzuk:


txilinporta txikia


Basahatea (anas strepera)


Martin arrantzalea


Ubarroia


kaskabeltza



Kuliska txikia



Uroilandi handia (rallus aquaticus)



txirri arrunta


Kopetazuria (fulica atra)


Uroiolo arrunta (gallinula chloropus)


txirritxo handia (chradis hiaticula)



kuliska zuria


Kaio hankahori


Lertxuntxo txikia (egretta garzetta)


Lertxun hauskara (ardea cinerea)


buztanikara txuria


antxeta hankagorri


Murgilari mottodun (athya fuligula))



Harri-iraulari



Arrano arrantzalea (pandion haliaetus)

Udan:

Amiltxoria (nycticorax nycticorax)

Neguan:

Mokozabala (platalea leucorodia)



Hegabera (vallenus vallenus)







Eider

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina