2014(e)ko urriaren 31(a), ostirala

Mendixur

Mendixur Parke Ornitologikoa

Atzo goizean ezagutu nuen aldez aurretik proposatu zidaten Mendixur Parke Ornitologikoa. Benetan merezi du parke berri hau ezagutzeak, Euskal Herrian aurkitu daitezkeen handienetako bat baita. Esan didatenez, bertan antzara talde handiek atsedena hartzen dute urria edo azaroa aldera, nahiz eta udazkenean ez gerturatu, beti egongo da hegazti zoragarriren batez disfrutatzeko aukera. 

Nola iritsi hara?

Donostia- Gasteiz elkartzen duen A-1 autopistatik autoarekin joanda 367. irteeratik irten eta A-3012 errepidea hartuz Maturama herrira abiatuko gara, handik kilometro eta erdi eskasera Garaioko Parkea eramaten gaituen irteera batekin topo egingo dugu, kartel marroi batekin seinalatuta dago. Jarraitu errepide horretatik eta segituan Mendixur kartel bat aurkituko dugu ezkerrean. Asfaltatu gabeko bide batetik abiatuz parkeko aparkaleku batera iritsiko gara.

Han egindako argazki batzuk, espero dut zuen gustukoa izatea:


 Murgil handia (podiceps cristatus)




kaskabeltza (Parus major)


Lertxuntxo handia (egretta alba)


Ubarroi handia (phalacrocorax carbo)





Blog berri baten sorrera

Kaixo guztioi!!

Hona hemen nire blog berria. Orain dela hilabete batzuk animatu nintzen nire lehengo bloga sortzen saiatzen, hura izan zen saiakera bat baino ez. Hemengo hau definitiboa izatea espero dut. Hala ere, ez nuke esango oso iaioa naizenik blogen mundu honetan. Ahalik eta sarrera gehien gehitzera konprometituko naiz.

Honetan nire bidaien berri emango dizuet, non eta noiz ikusi ditudan hegaztiak eta nik egindako argazkiak igoko ditut. Ez litzaidake gustatuko Euskal Herrira bakarrik mugatzea, baina hurbiltasunagatik gehiengo lekuak hemengoak izan dira seguruenik. Bestalde sarrera bat edo beste espainolez ere igoko dut, ahalik eta jende gehiago iristeko intentzioarekin.

Besterik gabe espero dut zuen gustukoa izatea. Mila esker zuen arretagatik