2015(e)ko ekainaren 2(a), asteartea

Polonia

Krakobia hiria

Azkeneko hiru hilabe hauek, otsailatik maiatza bukaera arte, Poloniako hiri handi batean pasa ditut, negu bukaeran eta udaberriko hasieran alegia. Gure Euskal Herri maitiaren eguraldi hezearekin ez du zerikusi handirik, han nahiz eta hotz handia egin nahiko lehorra da. Hori bai, gurean ikustea nahiko zailak diren hegazti asko eta desberdin daude. 

Hango gizarteak txoriekiko duen erlazioa oso bestelakoa da, han egurrezko txori etxeak nonahi aurki daitezke zuhaitzetik zintzilizka. Halaber, hegaztiei janaria ematen dieten jendeak ez dira gutxi. 

Dudarik gabe herrialde ezezagun hau bisitatzea oso gomendagarria da.



   


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina