Gallocanta lakua (Teruel eta Zaragoza)
Gallocanta lakua Europako laku gaziturik handiena da. Udazken bukaeran Europar iparraldetik Teruel eta Zaragoza probientzien artean dagoen laku erraldoi honetara urtero milaka kurrilo datoz. Bertan gaua pasa eta gero Extremadurarako bidea hartzen dute. Aldi berean, negua bukatzean dagoenean kontrako bidaia egiten dute hegazti polit hauek. Honen berri txorizale askok dutenez, gende asko biltzen da euren prismatiko zein teleskopioekin txorien etorrera edota irteera ikusteko. Lo egiteko ostatu asko aurkitu ditzazkegu eta prezio askotarikoak lakutik gertu dauden herrietan (Gallocanta herria, Used, Tornos, Daroca....)
Halako bidai egiteko intentzioa badugu, ez ahaztu, pristikoaz aparte, hotzarako arropa. Iluntzean eta eguna argitzean hotz handia egin dezake eta askotan izoztu ere.
Halako bidai egiteko intentzioa badugu, ez ahaztu, pristikoaz aparte, hotzarako arropa. Iluntzean eta eguna argitzean hotz handia egin dezake eta askotan izoztu ere.
Nola iritsi hara?
Zaragoza Valentzia elkartzen dituen A-23 autopistatik joanda A-1506 errepideko irteera hartuko dugu Daroca herrirako norantza. Daroca herria zeharkatu ondoren A-211 errepidearekin jarraituko dugu Laguna de Gallocanta seinalei kasu eginez. Portu bat igo eta gero lautada handi batera iritsiko gara. Handik kilometro gutxira ezkerrera Gallocanta herrira joateko errepidea hartuz lakuarekin topo egingo dugu.
txolarrea
kurrilo arruntak elurrez zelai txuri batean
Belatz gorria
Saiak
karnaba talde bat