2014(e)ko azaroaren 2(a), igandea

Mendixur eta Salburuako padurak

Txoritxoa non, anteojuak han.

Arabako paduren bisita honekin urriari amaiera eman nahi izan diogu. Padura hauetara joan izan garenetan nahiko eguraldia txarra egin zigun, beraz atzoko bisitan, nahiz eta lambro mehe bat egin, asko disfrutatu genuen.

Lehendabizi Mendixurreko parke ortinologikora abiatu ginen. Kaskabeltza izeneko behatokitik lertxuntxo handi bat, antzara taldetxo bat, ehunka ahate (basahateak, ipar-ahateak, ahate mokozabal, murgilari arrunt eta kopetadenak) eta kopetazuri, zikoinak, dozenaka ubarroi eta murgil handiak eta txilinporta pare batzuk ikusi genituen. Leku ederra da goiz bat lasaitasunez disfrutatzeko, Gazteiztik nahiko baztertuta baitago. Hara joateko modurik bakarra kotxea denez jende gutxi ikusi ohi da, Salburuako parkean ez bezala.

Salburuako parkean ere hegazti ugariez difrutatu genuen, espero zitekeen moduan. Bazkalorduan eman genuen bueltatxo bat eta gure gainetik hegan egiten bi kurrilo arrunt ikusi ahal izan genituen, gure gozamenerako.

Hemen lagatzen dizkizuet bisita honetan eginiko argazkiak:

Lertxuntxo handia/Garceta grande

Mendixurreko parke ornitologikoa/parque ornitológiko de Mendijur

Murgil handia/somormujo lavanco

Zikoina/cigüeña blanca

Txilinporta txikia/zampullín chico



Escribano palustre

Kurrilo arrunt/grulla común




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina